Lau hilabetez luzatu dira Santa Krutz ermitaren albotik pasatzen den errepidea zabaldu eta espaloia egiteko lanak. Bitarte horretan, kanposantu aldeko errepidea erabili behar izan dute gidariek, herrigunera iristeko.
Datorren astelehenean, goizeko 11:00etan hasita egingo dute errepide berrituaren inaugurazio ekitaldia.