Atzo sinatu zuten enpresako zuzendaritza eta langileen arteko akordioa. Akordio horren arabera, urte eta erdian ez dituzte langileen soldatak jaitsiko, ez dute produkzioa beste lantegi batetara eramango eta ez dute kaleratzerik egingo. Sinatutako akordioan jasotzen denez, gainera, enpresako zuzendaritzak aurretiko erretiroak egitea aurreikusiko du. Akordioa sinatuta, gaur itzuli dira lanera Unipapel enpresako langileak.