Jesusen Bihotza ikastola Oierri laguntzeko kanpainarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 5a, 14:04

Oier, Euskal Herrian Sanfilippo gaixotasuna duten zazpi haurretako bat da. Gipuzkoan Oierren kasua bakarrik ezagutzen da. Ibarran bizi da eta Tolosako Laskorain ikastolan ikasten du.

Jesusen Bihotza ikastolak Oierri laguntzeko kanpainarekin bat egin du eta ondorengo oharra igorri: Bere gaixotasunari aurre egiteko eta, beraz, biziraun ahal izateko, botika berezi bat behar du. Botika hori gaixotasun bera duten animaliekin frogatu dute Amerikako Estatu Batuetan eta, dirudienez, egindako frogek emaitza onak eman dituzte. Hori dela eta, Sanfilippo Stop fundazioak Euskal Herrian gaixotasun hori duten haurrentzat entsegu kliniko bat egiteko aukera dauka, baina entsegu kliniko hori egin ahal izateko behar den diru kopurua handia da.

Ikastolak mugikor zaharrak bilduz nahiz laguntza ekonomikoa jasoz lagundu nahi dio Oierri:

Mugikor zaharren bilketa:

*Txermin eta Zizurkil: ikasleen ikasgeletan

*Zentroa: Idazkaritzan.

Epea: Otsailak 21.

Aportazio ekonomikoa egin nahi duenarentzat:

*Kutxabank 2095-0028-80-9113398728

*La Caixa 2100-5839-75-0200141215

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!