Tentsio uneak atzo Unipapel enpresaren atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko ots. 4a, 11:05

Azken hilabeteak gogorrak izaten ari dira Unipapel enpresako langileetzat. Nazioarteko enpresa handi batek erosi du Unipapel eta Adunako langileen etorkizuna kolokan dago. Biltokian zegoen produkzioa enpresatik aterako zuten susmoa zuten langileek eta halaxe gertatu zen atzo arratsaldean. 17:00etan hiru kamioi atera ziren Bilbora eta Madrilera bidean. Hori eragotzi nahian, langileak enpresaren atarian eseri ziren, eta ertzainek banan banan eraman zituzten. Tentsio une handiak bizitu ziren.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!