Astebukaerari begira, berriz, larunbatean alde batetik LH3 eta DBH4 maila bitarteko ikasleentzat eskalada saio praktikoa egingo dute Usabal kiroldegian. Bestetik, Villabonako Arindu Fisioterapia zentruak zuzenduta, Gimnasia Abdominal Hipopresiboen ikastaroa izango da, Txermingo ganbaran.
Iganderako, urtero legez, VIII. Ibilaldi Neurtua antolatu du. Bi ibilaldi. Luzea 09:00etan abiatuko da Zizurkigo ikastolatik eta txikia 10:30etan. Bukaeran parte hartzaile guztientzak salda banatuko da. Otsailaren 8an amaituko da Kultur astea.