Egin asmo duten kontrarreformak emakumeen autonomia urratu, emakumeen heldutasuna, erabakitzeko gaitasuna era ardura ukatu egiten ditu, abortatu ahal izateko beste batzuekiko menpekotasuna ezarriz. Hala, emakumeon gorputzak Estatuak eta medikuntzak interbenitutako erreprodukzio hutsera murriztu ditu. Finean, lege egitasmo honek emakumeak gutxiesten ditu; haien borondatea eta haien bizitzarekiko kontrola haien eskuetatik kendu eta Estatuaren tutelapean ezarri.
Lege honek ez du hogeita hamar urteko atzerapen bat besterik suposatuko, eta zalantzan jarriko ditu sexu eta erreprodukzio eskubideen eta emakumeen askatasunaren alorrean nazioartean lortutako konpromisoak. Lege honekiko gaitzespenak sostengu zabala izan du jendartean ere, non eragile sozia1, profesional eta feministak batu diren deiadar horretara.
Lege Aurreproiektu honek suposatu duen arbuio orokorraren aurrean, Andoaingo Udalak honakoa adierazi nahi du:
- 1. Andoaingo Udalak “Kontzebituaren eta emakume haurdunaren eskubideen babeserako” legearen aurreproiektua gaitzetsi eta bere tramitazioa bertan hehera uztea eskatzen du.
- 2. Honako pleno akordioa Eusko Jaurlaritzari, Espainiar Estatuko Gobernuari era justizia Ministro den Alberto Ruiz Gallardoni helaraziko zaie.
Andoainen, 2014ko urtarrilean
Andoaingo Bildu, PSE-EE eta EAJ-PNV