Bi pertsona atxilotu dituzte Ubare auzoan izandako gertakarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 31a, 11:01

Lapurretak egiten zituen talde bateko kideak izan daitezke atxilotuak. Gertakaria goizeko 07:30ak inguruan izan da. Ertzaintzak kontrola zuen jarrita Ubare auzoan eta barruan hiru gizonezko zeramatzan autoa ihes egiten saiatu da. Antza denez, ertzainetako batek tiroa bota du. Autoan zihoazen gizonetako bik ihes egitea lortu dute eta bat, zauri arinekin, atxilotuta eraman dute. Ordu eta erdin beranduago, Donostian egin dute beste atxiloketa bat. Dirudienez, azken hilabetetan lapurretak egiten ari den talde bateko kideak dira atxilotutakoak. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!