Villabonako Udaleko kultura saila formatu txikiko emanaldiak antolatzen hasiko da Aljibean. Gune horri bizia eman eta kontzertu txiki nahiz merkeei bidea zabaltzea da asmoa. Saio bakoitzean herriko elkarte edo ekimenen batekin ariko da elkarlanean kultura saila. Emanaldi bakoitzean barra jarriko da Aljibean eta bertako irabaziak unean uneko elkartearentzat izango dira.
Lehen emanaldia:
Jon Plazaolaren bakarrizketa eta Pettiren bakarkako emanaldia. Otsailak 21, ostirala. 22:30. Aljibea. Sarrera: 5 euro. Antolatzaileak: Gure esku dago eta Villabonako Udala.