Ibarrako Oierrek duen Sanfilippo gaitzari aurre egin asmoz, mugikor bilketa jarri du martxan Malkar astialdi taldeak, ondoren Oierrek ikasketak burutzen dituen Laskorain ikastolara bidaltzeko. Hori dela eta, Amasa-Villabona eta eskualdeko herritarrei mugidor zaharrak Zatorrara ekartzeko gonbitea luzatu dute Malkarreko kideek.