Zizurkil Goiko haurren parkea berritzen hasi dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 30a, 11:54

Atzo hasi zituzten Zizurkil Goiko haurren parkea berritzeko lanak. San Millan eskolaren aldameneko sailari gomazko zoru berria jarriko diote eta jolasak ere zaharberritu egingo dituzte. Gaur egun udaletxe aurrean dagoen jolasa ere San Millan ondora eramango dute.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!