Ekimen honek euskal herritarrek euren etorkizunaz erabakitzeko eskubidea oinarri oinarriko eskubidea dela aldarrikatzea du helburu eta datorren ekainaren 8an Durangotik Iruñera giza kate erraldoia burutu nahi du erabakitze eskubidearekin euskal herritarre gehiengo zabalak bat egiten duela irudikatzeko.
Herrian ekimen hau antolatzen ari den taldeak, datorren martxoaren 14an Goikoplazan aurkezpena antolatuko du, eta erabakitze eskubidearen alde dauden hainbat herritar bildu nahiko lituzke agerraldi horretan.
Lantaldearen hurrengo bilera otsailaren 11n izango da 20:00etan Urigain kultur etxean eta ekimen honekin bat egiten duten andoaindarrak gonbidatu nahi ditu lan talde honetan parte hartzera. Halaber, bilerara agertu ezin duenak gureeskudagoandoain@gmail.com helbidera idatzita jar daiteke gurekin harremanetan.