Atzo egin zuten partehartzea arautuko duen lehen bilera

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 29a, 13:06

Berrogei lagun inguru elkartu ziren atzo Subijana etxean. Hiru bileren artean lehengoa izan zen atzokoa. Herritarren parte hartzea nolakoa izango den ausnartu eta finkatzea da bilera hauen helburu nagusia. Otsailaren 11an izango da hurrengo bilera, eta bertan ordenantzak herritarren partehartzea bideratzeko dituen tresnak aztertuko dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!