Santa Ageda bezpera, Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 29a, 11:15

Urteroko ohiturari jarraituz, Asteasuko Trikitixa eta Pandero eskola Santa Ageda bezperan eskean aterako da. 
Otsailaren 4an, asteartearekin, arratsaldeko 18:45etan aterako da taldea Elizmenditik. 
Nahi duen guztiak har dezake parte eta bildutako dirua Trikitixa eta Pandero eskolako beharretarako erabiliko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!