Andoainen azken urteetan lan handia egin dute esku pilota sustatzen, baita beste jokamoldeak berrindartzen ere. Gazteleku taldea pilota munduan erreferentzia bilakatu da haur hezkuntzan izan duten garapenean. 2014ko hasieran emakumezko helduak frontoira erakartzeko egitasmoa abiatu dute. Abiapuntua hauxe zuten: umetan neskak eta mutilak elkarrekin aritzen dira baina 16 urtetik gora utzi egiten dute.
Ahalegin berrian tenisko pilotarekin palaz aritzeko saioak antolatu dituzte. Ordutegiak jarri gabe daude, eta taldeak egitean zehaztuko dituzte. Dagoeneko dozenatik gora emakumek izena eman dute, baina aukera gehiagori irekita dago.
Palaz jokatuz ondo pasa nahi duzu?
Izena eman ondorengo telefono edo helbidean:
605765110.
andoaingopilota@gmail.com.