Inauteri nahiz Emakume Egunarekin lotutako lehiaketak abian, Udalaren eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 27a, 14:22

Andoaingo Udalak bi lehiaketa ditu abian:

>Inauterietako argazki lehiaketa. Lehiaketa herri mailakoa da eta 14 urtetik gorako pertsonek har dezakete parte Andoainen bizi, ikasi edo lan eginez gero. Argazkiak paperean aurkeztu behar dira martxoaren 7an Bastero Kulturgunean. 10:00-13:00 / 16:30-19:30. Sari bakarra: 250 euro.

>Martxoak 8: Emakumearen Nazioarteko Eguna 2014 iragartzeko kartel lehiaketa. 16 urtetik gorako Beterri-Aiztondoko edozein pertsonak har dezake parte. Lanak otsailaren 5ean aurkeztu behar dira Bastero Kulturgunean. 10:00-13:00 / 17:00-19:00. Sari bakarra: 300 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!