Villabonako Udalak jakinarazi duenez, hondakinen bilketa sistema berria aurkeztu eta eztabaidatzeko bileretan iragarri bezala, ezarpenetik zazpi hilabete betetzera doazela hasiko da bigarren parte hartze fasea. “Behin sistema berrira ohitzeko denbora apur bat izanik eta lehen datuak baloraturik, une egokia da bilketa sistema hobetzeko. Honela, fase honetan ezarri zen atez ateko ereduaren balorazioa egingo da, behar eta ahal den kasuetan aldaketak eginez":