Hiru egitasmo diruz lagunduko ditu Aldundiak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urtarrilaren 27a

Gipuzkoako Foru Aldundiak Villabonako Udalak aurkeztutako hiru proiektu diruz lagunduko ditu. Herritarrek luzaroan eskatu dituzten hiru lan, hain zuzen:

1.- Bearzana frontoiko argiteria egokitzea: 28.257,82 euro.

2.- Aran erreka bazterretan, 2011ko uholdeek eragindako kalteak konpontzea (harri-lubeten egoera orain arriskutsua baita): 42.993,65 euro.
3- Arroa eta Errota auzoen arteko pasealekua berritzea (ibaiaren ertzean doan bide-gorria): 19.253,20 €
Ondorioz, 90.504,76 €-ko inbertsioa egingo da hiru lan horietan, Aldundiak kopuru horri 87.157 €-ko babesa emango diolarik.

Hiru proiektu horiek urtarrilaren erdialdean aztertuko dira Gobernu batzordean, eta otsailerako bideratuta izatea espero dute Udal ordezkariek; modu horretan, hiru egitasmoak 2014an beteko lirateke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!