Joan zen igandean, Iparraldeko mendietan barrena ibilaldi dotorea burutu zuten Aizkardi mendi taldeko kideek. Bidarraitik abiatuta, Itsusiko arkaitzetara igo ziren lehenik, Monjeen bidetik. Handik Artzamendira jo zuten, gero Itxasu herrira jaisteko.
Eguraldia lagun, ibilbide guztian zehar paraje zoragarriak ikusteko aukera izan zutela azaldu dute antolatzaileek.