Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunaren jatorria azalduko dute, batzuei eta besteei izendatzen zaizkien rolak eta estereotipoak aipatuz. Bi tailer horietan gizon izateko eredu berriak eta maskulinitatearen genero-eredu nagusiaren berrikuspen kritikoa egingo dute. Arratsaldeko 18:30etan hasiko dira bi hitzorduak, iluntzeko 20:30ak arte. Mikel Otxotorena Fernandez On:Giz elkarteko kideak gidatuko ditu bi hitzaldiak.
Indarkeria matxista
saihesteko lan saioa
Urnietako Udalak beste tailer interesgarria antolatu du. Bereziki gazteei parte hartzeko deia luzatu nahi die.
19:00. Lekaio.
Urtarrilak 31, ostirala.