Jesusen Bihotza ikastolako VIII. Kultur astean parte hartzeko izen-emateak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 21a, 13:49

Urtarrilaren 27tik otsailaren 8ra arte VIII. Kultur astea ospatuko du Jesuse Bihotza ikastolak. Ekintzen artean, badira guraso eta irakasleei zuzendutako eskaintzak ere: besteak beste, sukaldaritza ikastaroa, gimnasia abdominal hipopresiboa edota sexu heziketa tailerra. Ekintza horietan parte hartu ahal izateko izen-ematea irekia dago. Idazkaritzara deitu 943692321 edo ikastolako web gunean www.jesusenbihotzaikastola.com eman daiteke izena:

SUKALDARITZA IKASTAROA Basque Culinary Centerrek eskainia

EGUNAK: Urtarrilak 29 edo 30.        

TOKIA: Txermingo ganbaran.

ORDUA: 17:30 – 19:30.                                   

 

GIMNASIA ABDOMINAL HIPOPRESIBOA GAH Villabonako Arindu Fisioterapiaren eskutik

Muskulatura abdominala eta zoru pelbikoa indartzeko balio duen teknika posturala.

EGUNAK: Otsailak 1 eta 8 (larunbata).                      

TOKIA: Txermingo ikastolan.

ORDUA: 9:00-11:00.                                             

PREZIOA: 55€ pertsonako.

 

SEXU HEZIKETA TAILERRA

DBH 3ko ikasleekin gelan landu diren gaiak azaldu, seme-alaben errealitatearen islada nahiz seme-alabei kalitatezko heziketa sexuala garatzeko errekurtsoak ematea du helburu.

NORK: Kizkitza Arozena, sexologo eta psikologoak.

EGUNA: Urtarrilak 28 (asteartea).            

TOKIA: Zentroko eraikina DBH 1B (1 solairua).

ORDUA: 17:30-19:00.                                   

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!