Animalien identifikazio sistema berria hizpide

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 17a, 16:06

Gipuzkoako Foru Aldundiak animalien identifikazio sistema berria jarri du indarrean, abeltzainek autokrotalazioa sustatuz. Hau da, hemendik aurrera, teknolojia berrien bitartez, abeltzainek aukera izango dute beren animalien identifikazioa egiteko inongo teknikari edo albaitaririk kontratatu gabe.
Betiko moduan, sistema berriak, hainbat zalantza eta arazo sortzen ditu eta egoera honen aurrean ENBA nekazal sindikatuak hitzaldi informatiboa eskainiko du urtarrilaren 28an, asteartea, goizeko 11tatik 1etara, Tolosako egoitzan. Hitzaldia Gipuzkoako Foru Aldundiko teknikari batek emango du.

Hitzaldia:
Trinkete plaza, 2-Behea. Tolosa. 34 943 65 01 23.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!