Onartu dira 2014ko aurrekontuak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 16a, 16:03

Atzo iluntzeko batzarrean 2014 urteko aurrekontuak onartu zituen Udal Gobernuak (EH Bildu), EAJren babesarekin. PSE-EEk aurka bozkatu zuen.

Udal Gobernuak positibotzat jo du urtea akordioarekin hasi izana. Aurtengo aurrekontuetan parte hartzearen aldeko apustua egin da lehen aldiz, inbertsioak egiteko, herritarren eskura 25.000 euroko partida jarrita. “Hainbat ekarpen jaso du Udalak hilabeteren buruan, eta aurrekontuetako inbertsioetan sartu dira eskari horiek. Besteak beste, pasealekuetan zaborrontzi gehiago jartzea, Arroa eta Larrea auzoetan zaharberritze lanak egitea, Larrean autobidearen ondoan dagoen pasealekuko argiteria hobetzea edota mantenuko hainbat lan (espaloiak, lorategiak…)”, azaldu dute Udaleko kideek. Bide batez, eskerrak eman dizkiete ekarpenak egin dituzten herritar guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!