Dastatzeaz gain, iritzia emateko aukerarekin gainera. Bertara hurbiltzen direnek sagardo onena hautatzeko aukera izango dute, bozketa bidez. Deialdia urnietar guztiei zabalik dago. Menua honakoa da: txorizoa sagardo erara, bakailua saltsan, entrekota, intxaurrak eta gazta menbriloarekin. Prezioa, 16 eurokoa da, eta bertara joateko aurrez txartela erostea ezinbestekoa da.