Inauterietako karroza lantzeko Udal lokala erabili behar duenak, izena eman behar du datozen egunetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 15a, 18:22

Andoaingo Udalak aurreko urteetan bezala lokal bat alokatu du bertan karrozak prestatzen joateko. Beraz, lokala erabili nahi duten konpartsek izena eman beharko dute urtarrilaren 20a baino lehen (hau barne), telefonoz deituta edo Bastero Kulturguneko bulegoetara azalduz.
Ordutegia: 10:00-13:30 / 16:00-19:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!