Joan zen ostiral eguerdian egin zuten Oria merkatal elkarteko kideek Gabonetako zozketa. Gabon garaian herriko komertzioetan erosketak egin zituztenen artean lau erosketa txartel banatu dituzte, guztira 1125 eurotako saria. Begoña Gonzalez, Jose Jimenez, Karmen Urretabizkaia eta Maria Angeles Lizartza dira irabazleak. Gaurtik aurrera Tinta inprimategitik pasa beharko dute saria jasotzera.