Sahararako elkartasun karabana martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 13a, 12:48

Urtero bezala, Sahararako elkartasun karabana abian da Amasa-Villabonan. Lekaleak, hegaluzea eta sardinak oliotan, arroza, azukrea, pasta, olioa, konpresak, helduentzako pixoihalak eta eskolako materiala (koadernoak, arkatzak, margoak, txorroskiloak, ezeztekoak...) jasoko dira Udaleko Ongizate sailean (2. solairua), astelehenetik ostiralera 08:00etatik 14:00etara. Azken eguna: urtarrilak 30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!