Datorren igandean, urtarrilak 19, Iparraldeko mendietan irteera antolatu du aizkardi mendi taldeak. Bidarrai herritik abiatu (150m) eta Itsusiko Arriak mendi aldera abiatuko dira (629m) Fraileen pasabidea izeneko kamiotik. HJandik artzamendira joango dira (926m), Mehatseko Lepoa (716m) zeharkatuta. Jaitsiera Itsasura egingo dute (70m). Bertan amaituko dutelarik ibilbidea.
Izena emateko: 649717182 (20:00-22:00) edo Aizkardiko bulegora ostegunetan 20:00-22:00. Izena emateko epea: Urtarrilak 16, osteguna. Irteera urtarrilaren 19an, goizeko 07:00etan izango da Olaederra kiroldegiaren ataritik.