Andoaingo sorreraren 400. urtemugaren ospakizunetarako lelo bila dabil Andoaingo Udala

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 10a, 14:25

Andoain herri bezala bere izaera independientea lortu zuela 400 urte beteko dira 2015. urtean. Tolosako jurisdikziotik aske geratzeko XVI. mendean zehar hainbat ekinaldi egin ondoren, 1615. urtean lortu zuen Andoainek herri gisa eratzea. Gertakari hori gogoan hartzeko asmoz, lanean hasia da honezkero lan-talde bat Andoaingo Udalean. Gure historia ezagutara eman eta jabe egitea izango dute helburu nagusi ospakizunek, beti ere, herritarren partaidetza eta inplikazioa bilatuz. Hori dela eta, 400. urtemugaren ospakizun horietarako lelo egoki bat bilatu nahi du Udalak, herritarrei euren proposamenak aurkezteko aukera eskainiz. Proposamenak helarazteko epea otsailaren 12a izango da, eta proposamenak Udalak dituen sare sozialen bitartez edo andoain@andoain.org helbidera bidali ahal izango dira.



AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!