Zizurkil XXI S.A desegitea erabaki du Udalbatzak

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 9a, 11:51

Zizurkilgo Udalak jakinarazi duenez, Zizurkil XXI S.A. enpresa 2010ean eratu zuen orduko Udalbatzak. 2013ko azken Udalbatzan ordea, abenduaren 26an, enpresa hori desegitea erabaki zuten aho batez, bertan ziren Bildu eta EAJko zinegotzien aldeko botoekin. Joxe Mari Luengo alkateak azaldu duenez, “bere garaian, etxegintza operazioei lotuta erakunde publikoetatik horrelakoak sortzeko bultzada egon zen. Guk ez dugu bat egiten eredu horrekin, eta orain inoiz baino zentzu gutxiago dute”. 2010an Esarbe aholkularitza etxearen bidez sortu zen Zizurkil XXI S.A, eta urteotan ez du aktibitaterik izan. “35.400 euroko gastua egin zuen Udalak enpresa sortzen. Gainera nabarmendu behar da gastu hori legealdi honetan ordaindu behar izan dugula, orduko beste hainbat gastu bezala. Azkenean, eurek ere onartu dute erabaki okerra izan zela enpresa sortzearena”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!