Urnietako Udalak “Bakea eta Bizikidetza: iragana, oraina eta etorkizuna” jardunaldiak burutuko ditu urtarrilaren 14an, 15ean eta 18an. Saroben bakegintza eta bizikidetza hizpide izango dira hurrengo astean, Udalak eta Baketik erakundeak elkarrekin antolatu dituzten jardunaldietan. Lehen bi egunetan hitzaldi bana antolatu dituzte, eta hirugarrenerako jardunaldi irekiak.