Potologuak: Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranbururen komedia berria. Bodologoekin nahikoa ez, nonbait. Anartz Zuazuaren zuzendaritzapean arituko da hirukotea, bakarrizketa formatua duen obra dibertigarri honetan.
Umorea ardatz hartuta, gure gizartearen eta harremanen analisi bat egingo dute. Gauza bakarra dago seguru hirukote honekin: gogotik barre egingo dugula.