3D zinema Villabonan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2014ko urt. 7a, 15:20

Villabonako Udalak proiektore digitala instalatu du Gurea zineman. Ezinbesteko inbertsioa izan da hori Udalarentzat zinema programatzen jarraitu ahal izateko. "Horrek aukera emango du estreinaldiak lehenago izateko gure herrian, eta, horrez gain, 3D pelikulak ikusteko. Proiektore berriaz gain, pantaila bilgarri berria jarri du Udalak Gurea zineman; pantaila berria ikusleengandik gertuago egongo da, eta proiekzioak ikusgarriagoak izango dira. Ekipamendu berriari ongi etorria emateko, urtarrilaren 18-19ko asteburuan, haur zein helduentzako 3D emanaldiak izango dira, prezio berezian".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!