Amasatik behera Villabonara etorri ziren hiru erregeak joan zen urtarrilaren 5eko iluntzean. Villabona zeharkatuz, haur eta helduak agurtu zituzten eta Errebote plazan jaiotza bizidunari harrera egin ondoren, Bearzana pilotalekuan hartu zituzten haur eta gaztetxoak. Eskutitza idatzi zietenei, hutsik egin gabe opariak utzi zizkieten gauean.