Inoizko jende kopururik gehien bildu zuen joan zen larunbatean II. Antton Pebet memorialaren finalak Beharzana pilotalekuan. Arratsaldeko 17:30etan hasita, hiru partida jokatu ziren: Kadeteen mailan, Zubizarreta-Murua bikotea gailendu zen Moron-Aizpururen aurrean (22-14). Jubenil mailan, emaitza bera izan zen (22-14), Laso-Sarasak, Labaka-Erasun zizurkildarrei irabaziz. Nagusien mailan, berriz, Santxo-Urruzola nagusitu ziren, Ojuel-K. Galarzaren aurrean (22-20). Giro beroa nagusitu zen Beharzana pilotalekuan, kanpoan benetan fresko eginagatik.