Gabonetan zehar, haur eta gaztetxoek Beharzana pilotalekuan jolasteko aukera bikaina izan dute lau egunez Oria merkatal elkartea eta Villabonako Udalari esker. Jesusen Bihotza ikastetxeko nahiz Erniobea institutuko gazteak arduratu dira jolasak eta ekimenak bideratzeaz. Aurtengo edizioak, aurrekoek bezalaxe, harrera beroa izan du. Urtarrilaren 3an izan zen aurtengo azken Gabon parkeko eguna.