202 partaide lehen San Silvestre lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 31a, 18:53

Poxta Zahar elkarteak arrakasta handiarekin abian jarri du Urnietan San Silvestre lasterketa. Lehen edizioa 202 partaide izan dira. Kirola egitea bai, baina ororen gainetik umorez egindako jarduera izan da. Horretarako lagungarri izan dira partaide askoren mozorroak. Oso dibertigarria izan da parte hartzaile eta plazan bildu den jendetzarentzat.

Lasterketa Jokin Lizeagak irabazi du 20:05eko denborarekin. Nesketan Uxune Tena gailendu da, 22:37ko denborarekin. Zorionak parte hartzaile guztiei eta antolatzaileei. 

Argazkiak | Bideoa (Argazkiak barne)

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!