Joseba Errazkin infantil mailako UKEko eskubaloi jokalaria Euskadiko Selekziora

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 31a, 12:46

Egun hauetan Bilbon dago kontzentraturik, urtarrilaren 2tik 7ra jokatuko den Espainiakoa prestatzeko. Hamasei hautatuen artean urnietar bat dago. UKE pozarren dago albistearekin, “1983an Urnietako K. E mutilen eskubaloiko talde batekin sortu zen. Zaletasuna handituz joan eta ehunka Urnietar izan da eskubaloian aritu dena. Gaur egun UKEko eskubaloi-sekzioak 9 talde federatu ditu, eta duela gutxi Eskubaloi-eskola sortu da alebinak eta benjaminak kirol horretan lehen pausoak emateko. Eguneroko denen arteko lana eta esfortzuarekin Joseba Euskadiko deialdian sartu dute. Zorterik onena opa diogu”.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!