Urnietako Goiburu auzoa Andoaingo Goiburu auzoarekin bat egiteko eskaera martxan da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 28a, 01:38

Urnietako Goiburu auzoa Andoaingo izen bereko auzoarekin bat egin eta bide batez Andoain izateko eskaera egingo du auzotar talde batek. Hamarkada luzetan Urnietako Xoxoka-Goiburu auzoko biztanleek Andoainekiko lotura handiagoa izan dutenez, andoaindartzea “logikotzat” hartzen dute. Erabaki hau aurrera eraman ahal izateko dagoeneko Foru Aldundiko gabinetearekin bileretan dira. Desanexioa gauzatuko balitz, Adarra mendia Andoaingoa izatera pasako litzateke. Adierazpenak biltzeko Aiurri harremanetan jarri da Urnietako eta Andoaingo alkateekin. Urnietako alkateak harridura azaldu du eta oraingoz adierazpenik ez du egingo; Andoaingoa aldiz lanpetuta dago. Bere aholkulariekin batera fusio honek zergabilketan izan dezakeen igoera kalkulatzen ari dira. Auzotarrek erreferenduma egiteko aukera aurrera eraman nahi dute, bi udalerriek errespetatu beharko luketena.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!