Garaipenarekin agur esan zion profesional mailako boxeoari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 27a, 11:57

Iban Estebez urnietarrak azken borrokaldiari ekin zion aurreko ostiral gauean herriko kiroldegian. Zaragozako Sergio Mateo garaitu zuen puntuetara.
 Berrehunen bat lagun bertan zirela sei borrokaldiz osatu zen gaualdia. Tartean, Hernaniko Fagollaga jatetxeak ikusleentzako bi bazkari zozketatu zituen, bertako jabe Ixaak Salaberria goi mailako sukaldari ezaguna bertan zelarik.

Iban Estebez-Sergio Mateo
Pisu ertaina: Iban Estebez urnietarra puntuetara garaile, Zaragozako Sergio Mateoren aurka. Ibanen profesional mailako ibilbidean azken konbatea izan zen, hiru minututako lau asaltotara jokatu zena.
Aurkariak baino bost kilo gutxiagoko pisuarekin ring-era igo izanagatik, ondo aritu zen, eta golpe politak sartzeko aukera izan zuen. Beraz, garaipenarekin amaiera ezin hobea eman zion bere boxeo ibilbideari. Borrokaldia amaituta, une hunkigarriak bizi zituen Ibanek. Gimnasiako kideen, entrenatzailearen, bikotekidearen eta hainbat lagunen opariak jaso zituen hamabi soken eremuan. Hendaiatik etorritako lagunek ring-era igota eskaini zituzten trikiti doinuekin amaiera eman zioten gaualdi bereziari.
 
Afizionatu mailakoak
Lehen borrokaldia. Pisu erdi-astunak: Josu Iglesias eta Arturo Gabarre (baliogabe).
Bigarren borrokaldia.  Pisu arinak: Ugaitz Cascales bilbotarra puntuetara garaile Xabi Burgeñoren aurka.
Hirugarren borrokaldia. Oilar pisua, emakumeak: Isa Rodriguez bilbotarra puntuetara garaile Cantabriako Lidia Señaren aurka.
Laugarren borrokaldia. Pisu ertaina: Ivan Seidi puntuetara garaile, Mohamed el Bauten aurka.
Bostgarren borrokaldia. Pisu arina: Juanjo Sanz puntuetara, Marius Strateren aurka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!