Arratsaldeko 18:00etn iritsi ziren Olentzero eta Mari Domingi Otsabi auzora. Herritarrek eskainitako ongi etorri goxoaren ondoren, herriko kaleetan barrena abiatu ziren trikiti eta txistu doinuez lagunduta. Errebote plazara iristean, jendetza zuten zain eta askok aprobetxatu zuten aukera hori Olentzerori azken eskaerak egiteko.