Goizeko 09:00etan elkartu ziren San Millan eskolako ikasle eta gurasoak, baserriz baserri kantuan hasteko. Epergain kaletik hasi zuten erronda eta ondoren, Iruña baserriko bidea hartu zuten. Eguerdia bitarte kantuan aritu ondoren, plazara itzuli eta Olentzeroren bisita jaso zuten zizurkildarrek. Gauean, etxez etxe ibili da ikazkina, opariak uzten.