Olentzero eta Mari Domingi Asteasun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 24a, 16:58

Pello Errota ikastetxeko haur eta gaztetxoak kantuan aritu dira gaur goizean Asteasuko kaleetan. Erronda bukatu ostean, gaztainak jateko aukera izan dute herriko plazan. Eguerdian Olentzero eta Mari Domingi iritsi dira astoaren laguntzarekin pilotalekura. Haurrak poz-pozik, kantuan aritu zaizkie lagun maiteei. Haurrek eskutitzak eman dizkiete eta Olentzero eta Mari Domingik, goxokiak.

Argazkiak www.flickr.com gunean ikusgai. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!