Jesusen Bihotza ikastola nahiz Fleming eskola publikoko haur, gazte eta haien gurasoetako asko kantuan ibili dira kalez kale goizean. Arratsaldean, Olentzeroren jaitsieran hartuko du parte horietako askok. Ikazkina eta Mari Domingi Otsabiko plazara etorriko dira 18:00etan eta handik kalejira egingo dute Errebote plazaraino musikari, dantzari nahiz kantariekin batera.
Argazkiak ikusgai www.flickr.com gunean