Eguerdiko 12:00etan hasita, Olentzeroren irudia Urnietan barrena ibiliko da abenduaren 24an. Lau geldialdi egingo ditu kalejirak, eta bakoitzean hiru gabon kanta eskainiko dituzte. Ibilbidea honakoa izango da:
- San Joan plaza, Geltoki kaletik Santa Leokadia kalera.
- Isidro Setien kaletik Arantzubi kalera.
- Arantzubiko biribilgunetik Eroski ondoko bidegurutzera jaitsiera.
- Yurramendi kaletik San Joan plazara.