Jendetza handia bildu zen atzo Aurrera plazan, bigarren eskuko liburuen azokan. Haur, gazte eta heldientzako liburu mordoa jarri zuten salgai eta goiz erdirako, salduak zituzten hainbat eta hainbat. Liburutegirako liburu berriak erosteko erabiliko dute bildutako dirua. Bukalai dantza taldeko haurrek saio politak eskaini zituzten. Bikokote kale antzerkia berriz, bertan behera geratu zen, kideetako bat gaixotu egin zelako.