Sabordegi txapeldun Urnietako usadiozko sagardo txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2013ko abe. 22a, 10:16

San Tomas egunean Iñistorrak usadiozko V. sagardo txapelketa antolatu zuen. Hamabi izan ziren parte hartzaileak eta saridunak hauexek izan ziren:
1. Sabordegi.
2. Montefrio.
3. Elutseta.

Sabordegik bigarren urtean jarraian irabazi du. Lehen aldia horrelakorik gertatzen dela Urnietako lehiaketan. Sagardo onenaren botila enkantean 30 eurotan eraman zuten. Tarta lehiaketan Manoli Sorondo izan zen irabazlea eta Gabonetako saskia Kontxi Zalduak eraman zuen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!