Proiektu honetan hiru zikloetako ikasleek hartu dute parte: erdi mailako mantenimendu elektromekanikakoak, goi mailako diseinu mekanikokoak eta goi mailako produktu elektrikoen garapenekoak. Proiektu honen garapenarekin oso pozik dago udal gobernua, “La Salle-Berrozpe ikastetxeko ikasleen lanak herrian zehar ikusteko aukera eman da, gazteei Andoaingo herriko proiektu batean parte hartzeko aukera eman, eta era berean haien sormen eta ezaguerak praktikara eramanez”.
Egitasmoak gaitera aurrezki ariketa handi bat bilakatu da Udalarentzat. Egoera ekonomiko estuan, kontutan hartzekoa. Lehen urtero 54.000 euro gastatzen ziren zeregin horretan. Egitasmo berri honekin 24.000 euro gastatu dira bi urteetan, eta zintzilikarioak Udal jabetzakoak bilakatuko dira. Kontsumo gastuak gehiago murrizteko kontsumo baxuko bonbillak erabiliko dituzte.
Eguberria girotzeko baliagarriak dira argiak. “Andoain bizi!” egitasmoarekin, bestalde, hainbat jarduera burutuko dira herrian barrena aurtengo Eguberrietan.