San Juan plaza eta Kontzejupea herritarren bilgune bilakatuko dira gaur arratsaldean, Iñistorra elkarteak antolatuta egingo den festa dela eta. Urteroko moduan arratsaldeko 18:00etatik 20:30etara luzatuko da ospakizuna. Egitarauan ez dira faltako, jadanik ohiko bihurtu diren txistorra eta sagardo dastaketa, sagar tarta lehiaketa, saskiaren zozketa, gaztaren kiniela, taloak eta eguneko ekitaldi nagusia izango den V. Urnietako Usadiozko Sagardo Txapelketa.