Goizean goizetik giro bikaina nagusi da gaur Berdura plazan. Erniobea institutuko ikasle eta irakasleek azoka berezia antolatu dute gaur goiz osorako. Etxeko barazkiak, etxean eginiko goxo, pastel nahiz kontserbak, hestebeteak..., aukera zabala dute eskaintzeko. Giro ona ziurtatuta dago.
Arratsaldean, berriz, Kateaetxea Gaztelekua, gazte hezitzaileak eta Malkar aisialdi taldekoen txanda izango da. Taloak egingo dituzte eta, besteak beste, baita jolas eta malabareak ere.