Abenduak 24, asteartea
- 08:00 Muxkil elkarteko taldea kantari aterako da, plazatik. Auzoz auzo eta beserriz baserri ibiliko dira eguerdira bitarte.
- 09:00 Herri eskolako haurrak, gurasoak eta irakasleak herrian barrena abiatuko dira kantuan. Bi taldetan banatuta arituko dira; talde bat goialdeko auzoko baserrietan eta beste taldea Lardin auzoan eta herriaren behealdeko etxeetan.
- 12:00 Bi taldeak elkartu eta plaza inguruan abestuko dute. Ondoren, Olentzerok eskolan utzitako opariak jaso eta hamaiketakoa egingo dute Txulobi elkartean.
Abenduak 26, osteguna
- 17:00 Esperimentazio tailerra argazkigintzako paperarekin 5 eta 12 urte artekoei zuzenduta, Elordi plazako lokaletan.